Algernon Charles Swinburne
Algernon Charles Swinburne | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Londres, 1837ko apirilaren 5a |
Herrialdea | Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua |
Heriotza | Putney (en) eta Londres, 1909ko apirilaren 10a (72 urte) |
Hobiratze lekua | St. Boniface Church, Bonchurch (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: Gripea |
Familia | |
Aita | Charles Henry Swinburne |
Ama | Jane Ashburnham |
Hezkuntza | |
Heziketa | Eton College Balliol College |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, idazlea eta literatura-kritikaria |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Algernon Charles Swinburne (Londres, Ingalaterra, 1837ko apirilaren 5a - Putney, Londres, Ingalaterra, 1909ko apirilaren 10a) ingeles poeta eta kritikaria izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Etonen eta Oxfordeko Balliol Collegen egin zituen ikasketak. Italian zehar ibili ondoren, D.G. Rossetti, G. Meredith eta W.S. Landor ezagutu zituen Londresen, ingeles dekadentismoaren bultzatzaile nagusiak, eta haien lagun egin zen. Ch. Baudelaireren miresle izan zen, eta haren bideari jarraituz, arauen eta gizartearen kontra jarri zen, eta artea arteagatik defenditzeari ekin zion. Garai hartako lanek kritika zorrotzak ekarri zizkioten, baina eragin handia izan zuten belaunaldi gazteengan. 1867. urtean Swinburnek Mazzini ezagutu zuen, eta Italiaren askatasunaren alde idatzi zuen. Ondoren, politika gai zuten beste lan batzuk ere idatzi zituen. Lan haiekin poeta madarikatuaren ospea bereganatu zuen. 1879. urte inguruan, alkoholismoan guztiz murgilduta zegoela, Theodore Watts-Dunton lagunak Putneyn zuen etxera eraman zuen. Han bizi izan zen hogeita hamar urtez, Watts-Duntonen zaintzapean, eta hari esker idatzi zituen Swinburnek lan nagusiak.
Aipagarriak dira bere poesia-lanak: Atalanta in Calydon (1865, "Atalanta Calydonen"); Poems and Ballads (1866, 1878, 1889, "Poemak eta baladak"); Songs of the Springtides (1880, "Marearen kantuak"); Tristam of Lyonesse (1882, "Lyonesseko Tristan"); antzerki-lanak: Chastelard (1865); Bothwell (1874); Mary Stuart (1881); idatzi kritikoak: Essays and Studies (1875, "Saiakerak eta azterketak"); Shakespeare (1880); Victor Hugo (1886) eta Ben Jonson (1889) monografiak; politika-lanak: Ode to Mazzini (1856-1857, Mazziniri oda); A Song of Italy (1867, "Italiako kantua"); Songs Before Sunrise (1871, "Ilunabar aurreko kantuak").
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Algernon Charles Swinburne |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.